Oinez edo BTT bidez egiteko ibilbideak.
Nafarroako Erdialdeak oinez edo BTT bidez egiteko ibilbide-sarea eskaintzen die bisitari eta biztanleei.
Oinezko ibilbideak
Nafarroako Erdialdean, oinez ibiltzea gomendatzen dizugu, urratsez urrats, hango paisaiak, kultura eta historia ezagutzeko. Ez galdu hango mendiak, basoak, erriberak, soroak, mahastiak, historiaurreko, erromatarren eta Erdi Aroko aztarnak.
Harritu egingo zaitu.
BTT ibilbideak
Bidaia bati, erronka bati, abentura bati ekin aurretik, amets egiten dugu. Zona Media Btt Erdi Aldea gunean zailtasun, esperientzia eta bizipen ahaztezineko 46 ibilbide eskaintzen dizkizugu inspiratzeko. Egin klik ondorengo bideo eta argazkietan. Anima zaitez #BTTZonaMediarekin zure argazkiak eta bideoak galdetzera edo partekatzera.