Andelosko erromatar jaialdia

Ekainak 27 | Mendigorria

Jaialdi hau Erromatar Inperioaren bihotzera bidaia bat da Nafar Erdialdea-Navarra Media eskualdean. Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea duen hitzordu honetan, historiak bizia hartzen du. Antzezpen bat egiten da, herritarren parte-hartzearekin, Andelosko aztarnategiko bizitza birsortzen du duela 2000 urte, eta Mendigorriaren eta haren ingurunearen aberastasun historikoa zabaltzen du. Programazioak arkeologia, antzerki ikuskizunak eta erromatar estiloko tailerrak uztartzen ditu. Historiazalentzako eta bestelako plan baten bila dabiltzan familientzako esperientzia.

Ekitaldi hau Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du, eta Erdialdeko Partzuergoaren Turismo Jardueren Sarearen parte da. Jaia herriko udalarekin batera antolatzen da, eta jasangarritasunarekin eta inklusibitatearekin konpromisoa du, eta Turismo Bikaina-Turismo del 10 foru programa barruan dago.

Hurrengo ekitaldiak