Hemen gure izenari ohore egiten diogu: Nafarroako erdigunean gaude eta horrek esan nahi du aukera asko dituzula Nafar Erdialdea-Navarra Media eskualdera etortzeko.
Autoz
Helmuga eta abiapuntu bat gara: errepide bidezko helmuga askorekin lotzen gara. Tafallatik, errepideek izar bat marrazten dute, Nafarroarekin eta bere alboko lurraldeekin lotzen duena:
- Iparraldean, A-15 errepideak 35 km eskasean Iruñeraino eramaten zaitu, eta 100 km baino gutxiagoan, Orreagako Pirinioetako paisaietara.
- Hegoaldean, AP-15a, 55 km-tan, Tuteraraino eta Ebroko Erribera emankorreraino jaisten da.
- Ekialdean, NA-8602 eta A-21 errepideetatik 45 km-tan iristen gara Zangotza-Sangüesara, Pirinioen aurreko aranetara sartzeko atea.
- Azkenik, Mendebaldean, NA-132 errepideak zelaiak eta muinoak gurutzatzen ditu Lizarra-Estellaraino 30 km-tan, eta 90 km ingurutan Arabako Errioxan barneratzen da.
Erdigune ezin hobea duzu norabide guztietan mugitzeko.
Gainera, gure herriak elkarren artean konektatuta daude errepide sare baten bidez, landa giroko ibilbide patxadatsuaz eta paisaia ederrez gozatzeko aukera emango dizutenak.
Aholku interesgarriak kotxez bidaiatzen baduzu:
- Auto elektrikoarekin bazatoz, ikusi hemen kargatzeko puntuak Edo bestela, Google Play o App Storen “Navarra te recarga” aplikazioa jaitsi ahal duzu informazio hori eskura izateko.
- Begiratu Tafallako, Miranda Argako, Erriberriko edo Uxueko atseden lekuak.
- Oro har, aparkalekua doakoa izaten da eskualde honetako udalerrietan. Bilatu disuasio aparkalekuak, herrien erdiguneez oinez gozatzeko eta haien kontserbazioan laguntzeko
- Herri guztietan MUPentzako aparkalekuak ikusteko moduan seinaleztatuta daude.
Trenez
Trenez bazatoz, egokiena da zure konbinazioan Erriberri-Oliteko edo Tafallako tren geltokiak bilatzea, biak Nafar Erdialdea-Navarra Media eskualdean kokatuta. Hemendik kanpo, Iruña-Pamplona edo Tutera-Tudela geltokietan ere egin dezakezu geldialdia, hainbat helmugarekin lotzen direlako.
Autokarabanan
Nafar Erdialdea-Navarra Media eskualdera autokarabanan, furgonetan, kanpinez… edo antzeko plan batekin bazatoz, hauek dira zure egonaldiaz ahalik eta gehien gozatzeko aukerak.
- Kanpinak
Aukeratu eskualdeko kanpinetako bat eta gozatu bertako zerbitzuez eta jarduerez. Begiratu zure aukerak Mendigorria, Olite-Erriberri eta Gares-Puente la Reina.
Gelditzeko eta aparkatzeko eremuak: Zure autokarabana aparkatzeko edo geldialdi bat egiteko lekurik egokienak dira, baina debekatuta dago horietan kanpatzea. Adibidez:
- Erriberri-Oliteko autokarabetarako zerbitzugunea, San Pedro elizara eta bertako dorre bikainera begira. 10 aparkaleku, urak betetzeko eta husteko doako zerbitzua eta 72 orduko gehieneko egonaldia ditu.
- Tafallako autokarabanen eremuan aparkatzeko eta gaua pasatzeko 6 leku daude seinaleztatuta, zabalgune zabal batean, askaldegi gunean eta urak hustu eta betetzeko zerbitzuarekin. Aparkatzeko gehieneko denbora 48 ordukoa da.
- Beste herri batzuek hainbat eremu dute: Artaxoak, Legardak, Larragak, Miranda Argak, Santakarak, Zarrakasteluk eta San Martin Unxek.
Ikusi informazio panelak bakoitzaren funtzionamendu arauekin.
Autobusez
Hainbat konpainiak eskaintzen dituzte zerbitzuak Nafarroa Erdialderaino. Alsak, adibidez, Madrildik Tafallara arteko ibilbideak eskaintzen ditu.
Bidaia autobusez egiten baduzu, hainbat aukera duzu:
- Egiaztatu zure abiapuntuak gure helmugarekin loturarik duen. Tafalla ohiko geltokia da autobus ibilbideetan: Alsak Madrildik daukan linea barruan dago, eta Interbusek Tafallan ere egiten du geldiunea Zaragozatik egiten dituen ibilbideetan. Gares-Puente la Reina ere beste geltoki posible bat da Logroñotik bazatoz La Estellesarekin.
- Beste aukera bat da Iruñera, Nafarroako hiriburura, iristea eta handik beste autobus bat hartzea Nafar Erdialdeko herri bateraino.Ibilbide eta ordutegien eskaintza zabala dago.
Gainera, dagoeneko Nafar Erdialdean bazaude, herrien artean mugitu zaitezke hiriarteko autobusez: ikusi hemen ibilbideak eta iraupenak.
Hegazkinez
Nafar Erdialdetik gertuen dagoen aireportua Noain da, eskualdetik 30 km ingurura. Urte osoan zehar Madrilekin eta Kanariar Uharteekin konektatzen du, eta udan Balear uhartediko uharte batzuekin ere bai.
Motorrean
Zure zaletasuna bi gurpilak dira? Bada, ibilbideaz asko gozatuko duzu: bihurgune leunak dituzten errepideak, mahastiak eta begiratokiak, ibai ondoko ibilbide irekiak… Hautatu gasolina hartzeko hornitze puntuak errepidera atera aurretik, eta begiratu gure proposamenak Nafar Erdialdean geldialdi tekniko bat egiteko, eskualdeko gastronomian oinarritutako bazkari motozale on batekin.
Beste aukera batzuk
- Eskualdean ibilgailu bat alokatu dezakezu Tafallan, inguruan mugitzeko.
- Taxi bat behar baduzu, Erdialdean dituzun aukerak ikusi hemen.
- Bizikleta bat ekarri baduzu eta inguruan ibiltzeko prest jarri nahi baduzu, bizikletak konpontzeko Artaxoan (udal futbol zelaiaren ondoan), Garinoainen (hilerriaren kanpoaldean) edo Tafallan (Kirol Hiriaren sarreraren ezkerraldean eta Autokarabanen Eremuan) egin dezakezu.