Familiako pertsona batekin, solairu nobleko egongelak, gelak, bulegoa eta jantokia ordubetez zeharkatuko ditu. Bertan, etxearen eta bertan bizi izan zirenen historia azalduko da. Bukatutakoan, upeltegi historikoan familiako ardo, hestebete eta oliba-olio birjina berezia dastatuko da.
Horrela, Farnesioko Isabel, Fernando VII .a, Saxoniako Maria Amalia edo Alfontso XII .a ostatu hartu zuten etxearen lekuko zuzena izan daiteke. Gainera, eraikina kuartel frantsesa ere izan zen independentzia-gerran, Kristino kuartela eta Gurutze Gorriaren ospitalea karlistaldietan, eta ofizialordeen eskola eta Guardia Zibilaren komandantzia Espainiako gerra zibilean.
Zer jakin behar duzu?
Bisita gaztelaniaz eta ingelesez. Gutxienez 6 pertsonako eta gehienez 14ko talde txikietan egiten da.
3 urtetik beherako haurrak doan.
Bisita aurretiko hitzorduarekin egiten da. Esperientziaren iraupena 1,5 ordukoa da, gutxi gorabehera.
Maskotak onartzen dira tranportinean. Haurrentzat ez den jarduera.




