Murgildu zaitez erleen mundu sekretuan, eztia jaiotzen den munduan.
Emozioz burrunba egingo duzun esperientzia.
Hasteko… esperientzia egiteko modu egokian jantzi beharko gara: galtza luze eta hondartzekin edo mendiko botekin etorri beharko duzue; nik erlezaintzako jantzia, buzoa eta eskularruak utziko dizkizuet.
Jarraian, erlategira joango gara, erleak dauden lekura, soroan.
Han keztatzailea prestatu eta haren etxea ireki, ikusi eta entzungo dugu.
Zuekin egongo naiz uneoro eta zuen galdera guztiei erantzungo diet.
Bueltan erlezaintzako arropa erantziko dugu, freskagarri bat eta fruta pixka bat hartuko dugu.

Zer jakin beharko zenuke?

12 urtetik gorako haurrak etor daitezke.

Gutxienez 4 eta gehienez 8 laguneko taldeei zuzendutako jarduera.

Jardueraren iraupena: 1,5 ordu

Esperientzia egiteko, baldintza meteorologikoek aldekoak izan behar dute.

Erreserbaren baldintzak: Zenbateko osoaren % 30 eskatzen da.
– Erreserba baliogabetzea okupaziorako adierazitakoa baino 15 egun lehenago jakinarazten bada, gordailu gisa sartutako zenbatekoa itzuliko zaio, bezeroak adierazitako kontu-zenbakian.
– Baliogabetzea okupaziorako adierazitakoa baino 7 egun lehenago eta 15 egun baino gutxiagorekin gertatzen bada, gordailuaren zenbatekoaren % 50 itzuliko zaio, bezeroak adierazitako kontu-zenbakian.
– Deuseztapena okupaziorako adierazitakoaren aurreko 7 egunen barruan jakinarazten bada, jabearen esku geratuko da gordailu gisa jasotako zenbatekoa.

– Bezeroak, aldez aurretik abisatu gabe, okupaziorako adierazitako egunean iristen ez badira, erreserba baliogabetutzat joko da.