60 minutuko bisita honetan, mahatsa ardo nola eraldatzen dugun ikusiko duzu, gure instalazioetan barrena egindako ibilbide baten bidez. Amaitzeko, arreta handiz aukeratutako hiru ardo dastatzeaz gozatuko duzu. Piedemonteren mundurako sarrera azkar eta liluragarria nahi dutenentzat aproposa.

Zer jakin beharko zenuke?

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan egiten dira bisitak, 11:00etan. Jaiegunetan izan ezik.

Bisitak gaztelaniaz. Ingelesezko bisitetarako kontsultatu.

2 eta 40 pertsona arteko taldeei zuzendutako jarduera.