Eunateko Baseliza, Donejakue Bideko ondarea

Ezagutu Eunateko Andre Mariaren Baseliza, ondare erromanikoa Donejakue Bidearen ibilbide frantsesean. Ezagutu altxor honen historia, mitoak eta kondairak

Ezagutu Eunate, Donejakue Bide Frantsesaren basamortu misteriotsua

 

Done Jakue Bide Frantsesa Nafar Erdialdeko eskualdetik igarotzen den lekuan, Eunateko Santa Maria altxor erromanikoa dago. Ezagutu baseliza misteriotsu hau, erromesaldi eta mistizismo lekua.

 

Eunate, mistizismoz eta kondairaz inguratutako altxor erromanikoa

Zer du berezia Eunateko Santa Mariak?

Santa Mariari eskainitako eraikin misteriotsu hau herrietatik urrun dago. Ikusi nola mantentzen den, bakarti eta isil, nola erakusen duen bere egitura ikusgarria. Ikusi nola mantentzen den, bakarrik eta isilik, erdi-puntuko 33 arkuz inguratutako egitura asimetriko ikusgarria erakutsiz.

 

Monumentu Nazional hau arkitekturaren miraritzat hartzen da. Erromanikoaren edertasuna eta harlanduz egindako diseinu oktogonal berezia ezagutu. Hurbildu arkupedun galeria berezira, eta begiratu iparraldeko ate harrigarria, bikain diseinatua eta xehetasunez osatua.

Behin barruan zaudela, Eunateko Ama Birjinaren aldarea aurkituko duzu, ederra eta irribarretsua. Tenplu honen historiaren lekuko isila da. Bere izena “Onat” hitzetik eratorria da, eta euskaratik “ate on” gisa itzultzen da.

Bere historia mistizismoz betea dago, hasiera batean ez dakigulako nork agindu zuen eraikina eraikitzeko, nahiz eta esaten den dama noblea izan zela.

Nola iritsi Baselizara?

Baselizara iristeko, bi kilometro eta erdi inguru daukazu Muruzabal herritik Campanasen errepidera iritsi arte. Urrutitik ikusi ahal izango duzu baseliza, Nafar Erdialdeko zelai lauen erdian dagoen eraikin bakarra.

Elizaren ondoan dagoen Onat Etxera joan eta eraikuntza berezi horri buruzko informazioa jasoko duzu. Eskuratu zure bisitaldiaren oroitzapenen bat eta lortu erromesaldiaren zigilua. Ikusi hemen tenplura sartzeko ordutegiak eta prezioak webgune ofizialean.

Fedea eta erromesaldia Eunaten

Pertsona askorentzako, Eunate kultu, gogoeta eta fede lekua da. Gaur egun, Eunateko Santa Maria Kofradiaren egoitza da, eta urtean bi meza ematen ditu bertan. Erromeriak eta bestelako ospakizunak ere egiten dira. Done Jakue bidean ere nahitaezko geltokia da, ezinezkoa baita ez mirestea!

Ezagutu baselizaren eraikuntzaren kondaira eta misterioak

Misteriotsua da bere jatorria; zalantzazkoa bere eraikuntzaren helburua. Dakiguna da Eunate espiritualtasunaren etxea dela, bidaiatzen duenarentzako babesleku eta historiako profesionalentzako aztergai. Dokumentuak ikusita pisu handiena duen bertsioaren arabera, bultzatzaile eta egilea dama bat izan zen, agian Antsa Andere erregina, eta inguruan bidaiatzen zuenarentzako babesleku bat eskaini nahi izan zuen.

Baina badira beste teoria batzuk:

  • Bada Eunateren jatorria Tenplarioekin lotzen duenik, lur santurako bideak zaintzeko eginkizuna zutelako. Ikusi haren kokapen estrategikoa, eta erreparatu oinplano oktogonal interesgarriari eta baselizaren harlanduetako hargintza marka delikatuei, ordena misteriotsu horren berezko ezaugarriak.
  • San Joan Ordenarekin lotzen duenik ere bada, eta aterpea behar zuenarentzat ospitale eta hilerri gisa eraiki zutela dio. Bilatu bieirak dituzten hilobien hondarrak.

Eunateren magiaren zati bat bere misterioan datza, agian inoiz jakingo ez den horretan. Ziurta diezazukeguna da ez duzula Eunatera egindako bisita ahaztuko, leku honek zerbait esplikaezina duelako. Izan ere, bisita amaitzeko kondairak dioenez, esparruari hiru buelta ematen badizkiozu, gorputza eta espiritua garbituko dituzu. Bere hogeita hamahiru arkuen hiru itzulik 99 osatzen dute, eta horrek lekuaren beste izen baten jatorria ematen du, XIX. mendean sortua: eun (ehun) + ate = ehun ateak -> Eunate.

Bide Frantsesa Nafar Erdialdetik igarotzean

Nafar Erdialdea bidaien eta erromesaldien lurraldea da. Orreagako ibilbideak eta Somporteko bideak Izarbeibar haranetik jarraitzen dute. Ibilbide biak Garesen elkartzen dira, kulturan eta historian aberatsa den herri eder honetan.

Gozatu Nafar Erdialdean zehar egingo duzun erromesaldiaz, kulturaz, gastronomiaz eta bazter ikusgarriz betetako ibilbide bati jarraituz.

Ezagutu eskualdeko ondare erromanikoa, hala nola Eunate paregabea edo Garesko Erdi Aroko zubi ikusgarria. Zaporeatu ardo onenak, Erdialdeko ardogintzaren enbaxadore handiak direlako; eta paisaiarik onenez gozatu parekorik ez duen ingurune natural honetan.

Ezagutu Nafar Erdialdea bere esperientzien bidez.

Arakatu bere paisaiak, zaporeak eta tradizioak lurraldea hobekien ezagutzen dutenen eskutik. Bizi lasaitasuna, esentzia eta tokikoarekin lotura adierazten duten une benetakoak.

Ikusi esperientziak

Agenda

Ekitaldi gehiago