Kortxete arteko Jaialdi Enogastronomiko berria: Nafar Erdialdea azala eta mamia

Kortxete arteko jaialdia ezinbesteko hitzordua da enogastronomia maite dutenentzat. Ekitaldi hau ardoz, eskualdeko platerez, artez eta kulturaz beteta dago, Nafar Erdialdeaz ahalik eta gehien gozatzeko.

Kortxete arteko Jaialdi Enogastronomikoa

Dastaketak, gaueko jarduerak, artea… Kortxete arteko Jaialdian badago denetarako lekua. Murgildu zapore eta bizipen paregabeko mundu batean eskualdeko Jaialdi Enogastronomikoan. Aukeratu zure plan ideala, lortu sarrerak eta gozatu hamabost egun ahaztezinez familia osoarekin. Galduko duzu?

Gustu eta adin guztietarako ekitaldiak

Gozatu jarduera proposamen zabal batez eta sartu Nafar Erdialdeko magian familia osoarekin:

Ilargi gauak: artea, ardoa eta astronomia

Hainbat gautan, Gares eta Erriberri eskualdeko gau berezienen agertoki eta lekuko izaten dira. Gozatu bizipen paregabe batez inguruko hainbat upategitan, astronomia saioen eta ikus-entzunezko ikuskizunen bidez, eta dastatu Nafar Erdialdeko ardorik eta jakirik onenak.

Familia planik onena Añadasen eta Andadasen

Dastatu plater onenak eta ezagutu ardorik onenak familiako kide guztiak protagonista diren plan honetan. Paseatu mahasti ikusgarrien artean Erriberri, Añorbe, Artaxoa eta San Martin Unx bezalako herrietako upategietan, eta atera zure zain artistikoa Añadas eta Andadaseko ekitaldietako sormen tailerretan, galdu ezin duzun hitzordua.

Txangoplanak, leku berezienekin duzun hitzordua

Jan eta afaldu leku ikusgarrietan, hala nola Olivako monasterioan edo Menkoen Jauregian, Kortxete arteko plan klandestinoekin. Gozatu menu esklusibo batez bertako produktuekin Nafar Erdialdearen ondarea protagonista den gaualdi ahaztezin batean. Zuzeneko musika, ardoak eta askoz gehiago, txangoplanei ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Ez geratu sarrerarik gabe!

Pintxoak, ardoak eta kitto

Gozatu zaporeez eta usainez Pintxoak, Ardoak eta Kitto lehiaketan. Hitzordu gastronomiko honetan, Nafar Erdialdeko taberna eta jatetxe onenek beren sorkuntzak eskainiko dituzte, eskualdeko ardo bikainenekin marinatutako pintxoak proba ditzazun. Lehiaketa hainbat astez luzatu ondoren, pintxo irabazleek sariak lehiaketaren amaieran jasoko dituzte, “Kortxoa kendu” izeneko amaiera ekitaldian.

Nola joan jaialdira? Jakin behar duzun guztia

Kortxe arteko webguneko dendan eros ditzakezu sarrerak.

Gainera, gozatu jaialdiko ekitaldiez kezkarik gabe, Iruñean irteera duen autobus zerbitzuari esker.

Informa zaitez jaialdiaren edizio honen xehetasun guztiez webgunean.

Gozatzera… Kortxete artean!

Ezagutu Nafar Erdialdea bere esperientzien bidez.

Arakatu bere paisaiak, zaporeak eta tradizioak lurraldea hobekien ezagutzen dutenen eskutik. Bizi lasaitasuna, esentzia eta tokikoarekin lotura adierazten duten une benetakoak.

Ikusi esperientziak

Agenda

Ekitaldi gehiago