Nafar Erdialdeko ondare historikoa: Erdi Aroko dorreak

Bidaiatu iraganera Erdi Aroko bi dorre bisitatuz: Olkozko Dorrea eta Santakarako Dorrea

Bisitatu Nafar Erdialdeko defentsa ondarea.

Torre de Olcoz

Nafar Erdialdeko ondare historikoa: bisitatu Erdi Aroko dorreak

Bi dorreen kontua ez da “Eraztunen Jaunaren” edo “Señor de los anillos” ospetsuaren kontua soilik: Nafar Erdialdea ere baditugu. Iraganera bidaiatzea proposatzen dizugu, Erdi Arora, eskualdeko defentsa dorre ikusgarrienak bisitatuz. Olkozko eta Santakarako dorreek gogorarazten digute garai batean, ez orai dela asko, Nafar Erdialdean zaldunak, errege-erreginak eta trobadoreak bizi izan zirela.

Olkozko Erdi Aroko Dorrea, Bideko defentsa ondarea

Ez galdu Biurrun-Olkozko dorretzar zoragarri hau, Kultur Intereseko Ondasun izendatua, bere garaian zaintzagune izan zena inguruko gazteluekin lotuta. Sartu eta murgildu bete-betean herriaren Erdi Aroko historia aberatsean. Gainera, eraikinaren goiko aldeko terrazak inguruko ikuspegi zoragarriak eskainiko dizkizu.

Olkotz Donejakue Bidean dagoen udalerrietako bat da, eta, horri esker, herria historia eta espiritualtasuna lotzeko gune bihurtu da.

Dorrearen ordutegiak eta bisita gidatuen informazioa ikusi hemen.

Gaztelu itzel baten aztarnak: Santakarako Dorrea

Etorri Erdi Aroko Santakarara, gazteluko Dorre Nagusia bisitatuz.

Dorrea muino baten gainean dago, eta bertan altxatzen zen gaztelu ikaragarriaren hondarrek inguratzen dute, altueratik lurralde osoa kontrolatuz.

 

 

Gaztelu itzel baten aztarnak:
Santakarako Dorrea

Santakarako Dorrea espazio ireki batean dago, eta, beraz, nahi duzun guztietan bisitatu dezakezu. Dorreari eta udalerriari buruzko informazio gehiago ikusi hemen. Herrira hurbil zaitezke eta paseotxo labur batekin bisitatu, baina mendi ibilaldia gustatzen bazaizu, 9 kilometroko ibilbide hau duzu. BTT nahiago duzula? Bada, jarri kaskoa eta irten paisaiari buelta ematera 42,1 km eta 810 metroko desnibela dituen ibilbide zorrotz honetan.

Jada existitzen ez den dorre bat: Tebas eta gaztelua

Nafar Erdialdetik Iruñera bidean zoazela, hondar batzuk ikusiko dituzu eskuinean, giro misteriotsu antzean. Hori da Tebas gaztelu-jauregitik geratzen dena, pentsa dezakezuna baino askoz gehiago gordetzen duen gune estrategiko bat.

Jada existitzen ez den dorre bat:
Tebas

Nafarroako Tibalt II.ak XIII. mendearen erdialdean eraiki zuen errege bizileku gisa. Burdin Aroko herrixka baten gainean eraiki zen, aztertutako ontzi eta ikatz hondarrei esker dakiguna. Errege egoitza izan zen zenbait aldiz, baina beste funtzio batzuk ere izan zituen, hala nola espetxea, errege artxiboa edo Kontuen Ganbera. Setioek, suteek eta guduek gaztelua kaltetu zuten, eta harrobi gisa erabili zuten beste eraikin batzuk egiteko.

Baina gazteluak mintzagai izaten jarraitzen du: Tebas-Muru Artederretako udala hainbat ikerketa proiektu bultzatzen ari da. Gainera, urtean behin, lekuaren distira berpiztu egiten da “Tebas, Errege Gortea” jai tradizionalarekin (agenda: link-esteka).

Dorretik Dorrera, neu berriro jokora

Nafar Erdialdeak miresteko hainbat dorre gehiago ditu, hala nola Errege Jauregiko “Zaindari Bitxia” edo “Joyosa Guarda” delakoa, Uxueko Andre Mariaren Eliza, Artaxoako Zerkoa edo Arradako herria izandakoa. Beraz, bisitatzen gaituzunean, gora begiratu, beti miresteko zerbait dagoelako.

 

Aholku bat:
Erdialdeko Erdi Aroko iragana interesatzen bazaizu, dorreetarako bisitak osatzeko, inguruko Erdi Aroko herrietatik paseatu edo inguruko herrietako ondare erromanikotik ibilbide bat egin. Hau udan irakurri baduzu, begiratu gure agenda, uztailean, abuztuan eta irailean Erdi Aroko hainbat ekitaldi egiten ditugulako.

Ezagutu Nafar Erdialdea bere esperientzien bidez.

Arakatu bere paisaiak, zaporeak eta tradizioak lurraldea hobekien ezagutzen dutenen eskutik. Bizi lasaitasuna, esentzia eta tokikoarekin lotura adierazten duten une benetakoak.

Ikusi esperientziak

Agenda

Ekitaldi gehiago