Harritu zure bikotea xehetasun eta egonaldi ahaztezinarekin gure landetxe xarmagarrian.
Gozatu giro erromantikoa, naturaz inguratuta.
Iristean arrosa bat eta kopa bat ardo aurkituko dituzu, maitasunaren alde topa egiteko.
Oroitzapen ahaztezinak sortzeko ihesaldi ezin hobea.

Zer jakin beharko zenuke?

Gehienez 4 pertsonako bikote eta taldeei zuzendutako jarduera.

– Erreserba formalizatzeko esperientzia osoaren % 30 eskatzen da.
– Erreserba baliogabetzea okupaziorako adierazitakoa baino 15 egun lehenago jakinarazten bada, gordailu gisa sartutako zenbatekoa itzuliko zaio, adierazten den kontu-zenbakian.
– Okupaziorako adierazitakoa baino 7 egun lehenago eta 15 egun baino gutxiagorekin baliogabetzen bada, gordailuaren zenbatekoaren % 50 itzuliko zaio, adierazten den kontu-zenbakian.
– Deuseztapena okupaziorako adierazitakoaren aurreko 7 egunen barruan jakinarazten bada, jabearen esku geratuko da gordailu gisa jasotako zenbatekoa.

– Bezeroak, aldez aurretik jakinarazi gabe, okupaziorako adierazitako egunean iristen ez badira, erreserba baliogabetzat joko da.