Arrastoak” senideei zuzendutako tailerren programa bat da, Nafarroako Erdialdeko ondare natural, kultural eta historikoa ezagutzeko aukera ematen duena, esperientziaren bidez. Familiek,gazteluak, bideak, herriak, lantokiak edo eta monasterioak zeharkatzen dituzte, arbasoek denboran zehar lurraldean beren arrastoa nola utzi duten ikusiz

Bidearen arrastoa” tailerra garatuko dugu Eunateko Santa Marian. Tailer honek, jokoaren,esplorazioaren eta sormenaren bidez Donejakue Bidearekin duen harremana eta historia ezagutzera gonbidatzen gaitu.

Zertan datza esperientzia?

Familia-jarduera honek interpretazio ibilaldi bat konbinatzen du, familiako kide guztien jakin-minapizten duten galdera eta pistetan oinarritua, eta artisautzaren balioa sustatzen du, tenpluaren oin plano oktogonalean inspiratutako artilearekin eta kartoiarekin egindako eskulan baten bidez

Gogoratu jarduera doakoa dela, baina aldez aurretik izena eman behar da. Plazak mugatuak dira, ez zaitez zurea gabe gera!