Aurkitu produkturik onenak Nafar Erdialdeko gastronomian. Ezagutu inguruko plater tipikoak eta ikusi zein saltokitan aurki ditzakezun
Ba al dakizu zeintzuk diren Nafar Erdialdeko produktu bereizgarrienak?
Baratzea, ardoak eta beste edari batzuk, gaztak, gozogintza… Eskualdean gehien estimatzen diren jakiak zeintzuk diren azalduko dizugu, haien zapore paregabeak preziatzeko garairik onena eta non eskuratu.
Nafar Erdialdeko baratzea: sasoiko produkturik onenak
Baratzeak pisu handia du Nafar Erdialdeko gastronomian. Dastatu naturaren esentzia bere egoera puruenean: zainzuriak, piparrak, tomateak eta piperrak, bereziki Artaxoako Tomate Itsusi mota. Ez galdu piperraren azoka bitxia Garesen, irailetik abendura, kalitate handieneko barazki gozoak erosteko aukerarekin.
Nafar Erdialdean ere badira ezinbestekoak diren beste produktu batzuk, hala nola Berbintzana bezalako herrietan ekoizten diren jatorri deitura duten intxaurrak.
Gure sasoiko produktuez gozatzera gonbidatzen zaitugu. Zatoz bertako saltokietara eta dendarien gomendioak entzun. Lurraren zapore onenak Nafarroa Erdialdean dituzu zain.
Nafar Erdialdeko edari eta olio tipikoak
Ardoak eskualdeko onenaren onenak dira, Nafarroa Jatorri Deitura duten ardoen lurraldea delako. Beltzak zein gorriak eta zuriak dira Nafarroako zaporeak, eta Garnatxa da mahats mota zabalenetako bat. Enoturismoa interesatzen bazaizu, ez galdu Nafarroa Erdialdeko ardoei buruzko gure proposamena.Galdu ezin dituzun beste produktu batzuk Jatorri Deitura duen olioa edo patxarana dira. Izan ere, Nafarroa da azken horren ekoizlerik handiena estatu mailan.
Gaztak, barkilloak eta beste produktu tradizional batzuk
Nafar Erdialdean, gozogintzako produktuek ez dute inoiz huts egiten: barkilloek, pastek, mantekadoek… denek dute lekua tokiko gastronomian. Uxue bisitatzen baduzu, probatu bere almendra garrapinatu gozoak, ehun urtetik gorako errezeta baten arabera eginten dituzte, eta eskualdeko sukalderik tradizionalenera eramango zaituzte. Ziurtatu, Uxueko bisita amaitzean eta handik joatean, besapean artisau ogi bat eta artisau pasta sorta ederra daramatzazula.
Aholku profesionala: galdetu txantxigorri opilez Artaxoan, Erriberrin edo Uxuen, herri bakoitzak bere sekretua duelako Nafar Erdialdeko jaki gozo tipiko honentzat.
Gainera, eskualdea bisitatzen duzun bitartean, sar zaitez bizipen gastronomiko ahaztezin batean arkume eta txahal haragi zaporetsuarekin. Piztu zure zentzumenak txistorraren zapore paregabearekin, eta gozatu mokaduz mokadu… Izan ere, ia harategi bakoitzean errezeta bat dago, eta Figarolen egiten duten ahuntz gaztaz ere gozatu mokaduz mokadu.
Non erosi tokiko produktuak Nafar Erdialdean?
Erosi Nafar Erdialdeko gastronomia produktuak zuzenean bertako ekoizleei edo eskualdeko edozein herritako dendetan. Zaporerik onenak inoiz pentsatuko ez zenituzkeen txokoetan daude. Horregatik, bisitatzen dituzun udalerriko saltokiak esploratzera animatzen zaitugu, bertako kultura gastronomikoaz busti zaitezen.
Abiapuntu gisa, hemen duzu tokiko produktuak dituzten saltokien zerrenda, Nafar Erdialdera egingo duzun hurrengo bisitarako:
Tafallan:
Figarol:
Murillo el Fruto:
Uxue:
San Martín de Unx:
Erriberri:
- Reyna de copas ardotegia
- El capotico Barkillodenda
- Casa Vidaurre Obrador Artisaua
- Cerveza artesana de Olite
Larraga:
Miranda Arga:
Gares:
Aholku profesionalak:
- Ardoa eskualdeko edozein upategitan eros dezakezu
- Ikusi gure agenda, otsailean eta maiatzetik urrira bitartean hainbat udalerritan ospatzen diren gure jai tradizionaletan produktuak dastatu eta eros ditzakezulako.